top of page

GANDARIAS ARQUITECTURA & GESTIÓN gure bezeroari kudeaketa zerbitzu integrala emateko helburuarekin sortu da, fase kontzeptualetik obra-zuzendaritzaraino. Bezeroaren ideiak, ilusioak eta ametsak errealitate bihurtzean zentratzen da. Bi lan ildo nagusi ditu: GANDARIAS KUDEAKETA eta GANDARIAS ARKITEKTURA

LAN-TALDEA
Horretarako, diziplina anitzeko lantalde bat du, hainbat proiektutan eta erakunde ezberdinekin parte hartu duten esperientzia handiko profesionalez osatua:

  • Arkitektoak

  • Juridikoak

  • Arkitekto teknikoak

  • Egitura ingeniariak

  • Instalazioetako ingeniariak

  • Akustikako ingeniariak

  • Topografoak

  • Eta abar.

CEO Mireia Gandarias

CEO


Mireia Gandarias Minteguik arkitektura ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan.

2002an Parisen kokatu zen eta bertan Pierre-Louis Faloci arkitekto frantziar ospetsuarekin lan egin zuen (2018ko arkitekturako Sari Nazionala). 2003tik 2009ra Emilio Puertas Arquitectos enpresarekin lankidetzan aritu zen Bilbon, eta 2010ean Atelier80 Arquitectos bulego propioa sortu zuen beste bi bazkiderekin batera. Bulego horretan bazkide arkitekto lanak egin izan ditu 2021aren amaierara arte.

2022an sortu zuen GANDARIAS ARQUTECTURA & GESTIÓN, bezeroari kudeaketa, hirigintza eta arkitektura zerbitzu globala eskaintzeko.

bottom of page